- Votes:
- See also:
Betagarri - Txikia naiz lyrics
Txikia naizela,
 txikiegia agian.
 Nik badakit zein den
 nire neurria.
 Eta zer, ez banaiz
 ni zu bezain haundia
 altuera berdinean
 ditugu begiak.
 Hementxe naukazu,
 berriro zure aurrean.
 Berriro ere
 borrokan lehena.
 Kolpeak jasaten
 ihes egin beharrean
 aurretik eta atzetik
 etortzen direnean.
 Baina ez naiz jauziko
 mila aldiz erorita ere,
 beldurra ez da uxatzen
 beldurra sentitzen.
 Eta ez naiz galduko
 mila aldiz aurkituta ereBetagarri - Txikia naiz - http://motolyrics.com/betagarri/txikia-naiz-lyrics.html
 zure begiradak
 ez bainau izutzen.
 Nire zauria
 sendatuko dute
 biharko zure malkoek.
 Zaila zait benetan
 zergatia asmatzea,
 dena bertan
 utzi eta alde egitea
 onena litzateke orain
 momentu honetan,
 baina ez duzu lortuko
 nire lekutik kentzea.
 Eta ez naiz jauziko
 mila aldiz erorita ere,
 beldurra ez da uxatzen
 beldurra sentitzen.
 Baina ez naiz galduko
 mila aldiz aurkituta ere
 zure begiradak
 ez bainau izutzen.












