- Votes:
- See also:
Berri Txarrak - Hezkuntza ustela lyrics
*Gaua sartzen ari da
 eta gaur ere,
 zalantza haziak ereiten ari naiz
 zalantzaondoak biltzeko
 *Guztia dakigula uste dugu ta
 kaleko loreak, bere latinezko izena
 ikasi ezinik dabiltza
 "Zalantza" herrian, "Uste dut" jauna,
 historian idatzi den zientzia libururik
 zehatzena
 irakurri, eta harritu (egin) da,
 guztiz harritu da:
 1997 orrialde txuri ditu eta,
 beste guztiakBerri Txarrak - Hezkuntza ustela - http://motolyrics.com/berri-txarrak/hezkuntza-ustela-lyrics.html
 ezagutzen ez dugun hizkuntza
 arrotz batetan idatzita daude
 Esan dudanaren arrazoia:
 hezkuntza sistemaren erdoila,
 bizitza zientzia bakarrik dela
 irakasten duen eskola ustela.
 Ez dakizue ezer!
 Sentimendurik gabeko hezkuntza,
 gure kulturaren zapalkuntza.
 Hori dela eta egunero
 zuen hitzak aditu eta gero
 sistema gorroto dut
*OHARRA: Joseba Sarrionandia-ren "Sasoi makalak" poeman oinarritua.














