- Votes:
- See also:
Berri Txarrak - Zauri irekietako herria lyrics
Metafora bidez
 idatzi nahiko nuke
 zauri irekietako
 herri honen oinazea,
 baina hortarako
 poeta jaio behar
 eta gutxi omen dira
 lumadun ederzaleak
 Astero bezala
 buzoian bilatzen du
 Espainian preso daukaten
 semearen eskutitza
 baina horren ordez
 dei hotz bat jasotzen du
 soka lepoan duela
 semearenak egin du
 ...eta esango dute
 betikoak garela,
 eta omenaldian
 jende gutxi geundelaBerri Txarrak - Zauri irekietako herria - http://motolyrics.com/berri-txarrak/zauri-irekietako-herria-lyrics.html
 ta bertan egotea
 apologia dela,
 kameraz fitxatu gaituzte
 ...eta esango dute
 betikoak garela
 eta demokrazian
 gu soberan gaudela
 ustezko heriotza
 naturala izan dela
 eta dena "ongi" dihoa
 Zein zaila den barkatzea
 herri batek sufritzean,
 Arrano Beltza sekula baino
 beltzagoa dago orain
 Zein zaila den barkatzea
 herri batek sufritzean,
 Arrano Beltza sekula baino
 beltzagoa dago orain










