Adhur

Akelarreko Batzarra Lyrics

Akelarreko Batzarra video

Adhur
Overview
Votes:
0
Wrong lyrics?

Adhur - Akelarreko Batzarra lyrics

Ortziren gidaritzapean tximistak zeru-sabaia ebakitzen du,
Ekaitzak sorturiko euria dario zeruari,
Eta han goian, zeru-sabaiean,
Iluntasunaren erregetzapean, hilargi-amak
Harrotasunez bere zerutiar tronutik dihardu desafiatuz.
Bera, zeruko izar eta gaueko ezein izakiren gainetik, Urtziaren aurpegia.
O, zu jainko, zure aurrean, makurtzen gara, zure indar eta jakituriaren
Partaide egin gaitzazu.Adhur - Akelarreko Batzarra - http://motolyrics.com/adhur/akelarreko-batzarra-lyrics.html
Odeiren agindupean ekaitza sortzen den bezala,
Jentilek jaurtikiriko harriak mendien aurka lehertzean
Egiten duten garrasia, berau izan dadila gure garaipenaren guda-irrintzi.
Egoik zabal beza lur, baso, itsaso eta zeruetan zehar
Gure garrasia, Basajaunaren eremutik Anbotoko Mari sorgin-jainkosaren lurpeko erreinu bitarte.
Gaueko jeinu eta iluno guztiek babestuko gaituzte
Lur-zeru guztien jabe eginez,
Behin hala gurea izan zena, berriro ere izango baita.

Write a comment

What do you think about song "Akelarreko Batzarra"? Let us know in the comments below!

Recommended songs