- Votes:
- See also:
Alejandro Filio - Nire Poesia lyrics
Nire poesia oso merkea da
 herriaren ahotik
 hartu nuen debalde,
 eta debalde ematen diot
 herriaren belarriari.
 Nik ere badut nire egia
 eta bankero jaunarenak
 bezainbat edo baino gehiago
 balio du.
 Munduko gauza guztiak gastatzen dira:Alejandro Filio - Nire Poesia - http://motolyrics.com/alejandro-filio/nire-poesia-lyrics.html
 gastatzen da osasuna, maitasuna, deseoa...
 bizioa, gutizia, bizia, eta erresen gastazen da
 munduko gauzarik iraukorrena, gogorrena, dirua.
 Inork badio: nire etxean eztago bakerik
 bila beza bakea hauzoko etxean
 edo munduko basterrik azkenean
 baina etxean bakea balu,
 eztezala gerraik inun bila
 bakea eta etxea galdoko baitu
 munduko basterretan.








