- Votes:
Benito Lertxundi - Aiezkoako Mendietan lyrics
Aiezkoako mendietan
 Auñamendiren magalean
 Iratiko oihanaren itzalean
 bihotzaren erdian
 euri, elur eta laiño
 laiño guztien artean
 zegoen eta dago
 bakardadean
 ixillean, lo
 Orbaizetako ola
 Orbaizetako fabrikaren ondarra
 eta oroitzapena.
 Tegi baliosa
 altxor preziatua,
 karlistek eta lieberalek
 borrokatutakoa,
 osinean amildu eta gero
 finean
 edozein aizeren menpekoa.
 Zure azken atsaren lekukoBenito Lertxundi - Aiezkoako Mendietan - http://motolyrics.com/benito-lertxundi/aiezkoako-mendietan-lyrics.html
 Telleria zuzendaria
 zure magalean ehortzia
 Xangoaren bakean
 labeen ondoan
 fago batzuen azpian,
 sabeleko suaren getari
 hillik ere zeletan.
 Orbaitzetako ola
 gure amets arriztatua
 gure itsaropen urtua
 hor zaude
 zu zara
 mendien erdian
 euri, elur eta laiño
 gure aragi urratuaren
 ondar hil eta bizia,
 Orbaizetako ola zahar
 eta berria
 gure izatearen oroitarria.













