- Votes:
Jabier Muguruza - Bikote bat lyrics
Bikote bat gela hutsean:
 gizonak pentsatzen du, eskua kokotsean;
 eta andreak pentsatzen du, zutik, leiho ondoan. Gizonak, ez duenean nora,
 eskua darama kokotsera,
 andrea, ez duenean nora,
 oinez doa leihora.
 Gizona pentsatzen ari da
 nola egin esateko
 esan ezin dena;
 nola esan ez egitekoren batJabier Muguruza - Bikote bat - http://motolyrics.com/jabier-muguruza/bikote-bat-lyrics.html
 egin duela. Andrea pentsatzen ari da
 nola hasi esaten bukatu dela;
 nola bukatu inoiz
 erabat hasi ez zena.
 Gizonak eskua kokotsean,
 andrea zutik leihoan.
 Biak nola esan,
 zer egin
 pentsatzen. Submitter's comments:  harkaitz cano











