Numen

Galdutako Itxaropenaren Eresia Lyrics

Galdutako Itxaropenaren Eresia video

Votes:
0
Tags:
  • basque folk black
  • black metal
  • is it instrumental
  • spanish
See also:
Wrong lyrics?

Numen - Galdutako Itxaropenaren Eresia lyrics

Oskarbi da zerua

Anbotoko andereak piztu du bere labea,

Eguzki ahula

Laino goibeletan aterbetu da.

Zintzarri hotsak dira

Ilunabarreko ahaide bakarra,

Arratsaldeko isiltasuna

Hausten duen bizitzaren marmarra.

Behelainoa goi-lautadetan

Hedaturik dauden zutarriak

Besarkatuz doa,

Lurrari itsatsirik iraun duten

Ahaideen harrespila zaharkituak.

Naturaren tristurak

Lanbrozko itsasoetan murgildu ditu
Numen - Galdutako Itxaropenaren Eresia - http://motolyrics.com/numen/galdutako-itxaropenaren-eresia-lyrics.html
Euskal nortasunaren iturburu

Izan ziren harizti sakratuak.

Haize sorginduen intziriek

Enbor artetik dakarte

Urrutiko eresi isila,

Galdutako itxaropenaren eresia

Ahazturiko gure numenen esentzia,

Basoaren baitan arnasten den tristezia.

Mendi gailurretan zutik eta irmo,

Ama Lurraren bularretan iltzaturiko

Ezpata santifikatua ageri da.

Gizaldi bi bereiztu zituen

Zapalkuntzaren garaikurra,

Gizakia eta naturaren arteko oreka

Hautsi zuen gurutze santua.

Write a comment

What do you think about song "Galdutako Itxaropenaren Eresia"? Let us know in the comments below!

More "Galdutako Itxaropenaren Eresia" Album Lyrics

Recommended songs