- Votes:
Oskorri - Euskal Herrian euskaraz lyrics
Euskal Herrian euskaraz
 nahi dugu hitz eta jolas
 lan eta bizi euskaraz eta
 hortara goaz,
 bada garaia noizbait dezagun
 guda hori gal edo irabaz.
 Zabal bideak eta aireak
 gure hizkuntzak har dezan arnas,
 bada garaia noizbait dezagun
 guda hori gal edo irabaz. Euskal Herrian euskara
 hitz egiterik ez bada
 bota dezagun demokrazia
 zerri azkara
 geure arima hiltzen uztekoOskorri - Euskal Herrian euskaraz - http://motolyrics.com/oskorri/euskal-herrian-euskaraz-lyrics.html
 bezain odolgalduak ez gara.
 Hizkuntza gabe esaidazue
 nola irtengo naizen plazara,
 geure arima hiltzen uzteko
 bezain odolgalduak ez gara. Euskal Herri euskalduna
 irabazteko eguna
 pazientzia erre aurretik
 behar duguna,
 ez al dakizu euskara dela
 euskaldun egiten gaituena?
 Zer Euskal Herri litzake bere
 hizkuntza ere galtzen duena.
 Ez al dakizu euskara dela
 euskaldun egiten gaituena?














