- Votes:
Oskorri - Gaztelugatxe lyrics
Seirehun urte inguru
 kosta aldean zen gertatu,
 itsasgizon zahar batek
 behintzat hala zidan kontatu,
 enbat itzelak Gaztelugatxen
 untzi eder bat zuen hondatzen,
 euskaldunontzat barruan
 altxor haundiak ei zekartzan. Igaz udako goiz batez
 eguzkiaren lehen printzez
 jo nuen itsas barrena
 bihotza dardara eginez,
 murgildu nintzen ur gardenetan,
 arakatu ongi hare-haitzetan,Oskorri - Gaztelugatxe - http://motolyrics.com/oskorri/gaztelugatxe-lyrics.html
 han zegoen tinkaturik
 goroldioak estalirik. Indar guztioz bultzatzen
 altxor kutxa zabaldu nuen,
 atzera egin ninduen
 uhin haundia altxatu zen,
 inor ez zapaltzeko gogoa,
 zapalduak ez izatekoa,
 hau da gure urguilua
 altxor guztien iturria. Eta hau hola ez bazan
 sar nazatela kalabazan,
 ipui txit barregarriak
 kontatu nizkizuen plazan.














